DAROA

Daroaren lehen kanta

ITSUTU NINTZEN

Zer den maitemintzea, norekin eta zein ondorio dituen,...

Itsutu Nintzen

nire aurrean izan zintudan une hartan
bat-bateko maitemiña sumatu nuen
dirariro… nahi gabe abesten hasi nintzen
maitasun abesti eder bat

zu-re, ahotsak nirea zirudien
eta, baita ere zure begiek
bi-on arteko amodioaren seinaleak zirela esango nuke!!

nola itsutu nintzen hain sakon eta azkar?
non sartu nintzen jakin gabe?
maitatzeko grina ezkutuan al nuen?
zenbat erokeri egun batetik bestera

beste norbait gerturatu zitzaizunean
berdin berdin ikusi eta hitzein zenion
barre egiñez, liluragarria izan ziñen
ni egongo ez banintz bezela

ai! ez! ez ditut ahaztuko taupada haiek,
ezta, eskuetako izerdia ere,
nire mundua zu baiño handiagoa dela esango nuke!

nola itsutu nintzen hain sakon eta azkar?
non sartu nintzen jakin gabe?
maitatzeko grina ezkutuan al nuen?
zenbat erokeri egun batetik bestera