Single berria
ODIK-ek "AMAAAAA!" aurkeztu du, uda honetako resakaren soinu-banda elektronikoa.
Resaka ia denek ezagutzen duten egoera da eta hortik abiatu da ODIK "AMAAAAA!" sortzeko. Musika elektronikoa, umorea eta eguneroko egoerak uztartzen dituen single berriak entzulea lehen unetik harrapatzen du, erritmo dantzagarriaren eta lelo itsaskorraren bidez.
Buruko mina, pijama kentzeko gogorik eza eta hozkailura egindako bisitak dira abestiaren ardatza. ODIK-ek festa osteko egunerako beharrezkoa zen abestia sortu du.
Singlearekin batera, "AMAAAAA!" abestiaren bideoklipa ere argitaratu da, abestiaren energia eta izaera umoretsua irudien bidez indartuz.
"AMAAAAA!" eta bere bideoklipa eskuragarri daude dagoeneko plataforma digital nagusietan.
ODIK euskal eszenako artista berritzaile eta nortasun handikoenetako bat da. 2019an bere ibilbidea hasi zuenetik, soinu propioa eta estetika garaikide, ausart eta bereizgarria eraikitzen joan da, musika eta irudia uztartzen dituen unibertso artistiko bakarra sortuz.
Bere ibilbidean zehar, Arnastu, Tximak, Lotsaz Gainezka eta INFINITUA trilogiako singleekin bere proposamena sendotu du, etengabeko bilakaera artistikoa erakutsiz. Aldi berean, bere letretan eta iruditerian begirada queer argia txertatu du, LGTB borroka, ikusgarritasuna eta askatasuna erdigunean jarriz.
Bere sormen-bidean, Carl Watermark bezalako bidelagun giltzarriak izan ditu, proiektuaren dimentsio bisuala eta artistikoa garatzeko funtsezkoak.
Gaur egun, ODIKek etapa berri bati ekin dio BONJOUR TOUR bere lehen zuzeneko ikuskizun handiarekin, eta horri lotutako BONJOUR albumarekin. Proiektu berri honek publikoari esperientzia bizi, partekatu eta askatzailea eskaintzen dio, ODIKen orain arteko bilakaeraren adierazpenik indartsuena bihurtuz.
Igandea iritsi da
ezin altxatu nagoela
zer ote da
daukat buruko mina
egun osoa ohean etzanda
ezin kendu pijama
laguntza abrakadabra bat
krema bata dutxa bat
amaaaaaa!
a ze komeria
resaka
maitea
help me
esan nola
nola pasa re resaka
esan nola
altxa gorputza goraka
bueltaka
rakata resaka
maitea
amaaaaaa!
resaka
hozgailua irekita
babarrunak niri begira
txarrena
Eroski dago itxita
lagunekin kafea hartzera
ez daukagu itxura
guk behar duguna hidratation
ura makarroi bacon
agur alkohol litroa
esaldi tipikoa

Kontzertuetarako kontratazioa irekita!
Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu lasai:
kontratazioa@rundown-e.com
Dosier/Informazio gehiago