Single berria
ODIK-ek "KIMI K" aurkeztu du, elektronika eta kritika soziala uztartzen dituen single berria.
"ZORRO/ZORRA" lanarekin hasitako istorioari jarraipena emanez, ODIK-ek "KIMI K" kaleratu du. Soinu elektroniko garaikidearekin, single berriak maitasun istorio baten bidez egungo testuinguru ekonomikoari begirada kritikoa eskaintzen dio.
Inflazioa, BEZa eta burtsa bezalako erreferentziak umorez eta ironiaz jorratzen ditu, harreman pertsonalen eta ekonomiaren arteko lotura ezohiko bat eraikiz.
Singlearekin batera, "KIMI K"-ren bideoklipa ere argitaratu da, abestiaren unibertso bisuala osatuz.
"KIMI K" eta bere bideoklipa dagoeneko eskuragarri daude plataforma digital nagusietan.
ODIK euskal eszenako artista berritzaile eta nortasun handikoenetako bat da. 2019an bere ibilbidea hasi zuenetik, soinu propioa eta estetika garaikide, ausart eta bereizgarria eraikitzen joan da, musika eta irudia uztartzen dituen unibertso artistiko bakarra sortuz.
Bere ibilbidean zehar, Arnastu, Tximak, Lotsaz Gainezka eta INFINITUA trilogiako singleekin bere proposamena sendotu du, etengabeko bilakaera artistikoa erakutsiz. Aldi berean, bere letretan eta iruditerian begirada queer argia txertatu du, LGTB borroka, ikusgarritasuna eta askatasuna erdigunean jarriz.
Bere sormen-bidean, Carl Watermark bezalako bidelagun giltzarriak izan ditu, proiektuaren dimentsio bisuala eta artistikoa garatzeko funtsezkoak.
Gaur egun, ODIKek etapa berri bati ekin dio BONJOUR TOUR bere lehen zuzeneko ikuskizun handiarekin, eta horri lotutako BONJOUR albumarekin. Proiektu berri honek publikoari esperientzia bizi, partekatu eta askatzailea eskaintzen dio, ODIKen orain arteko bilakaeraren adierazpenik indartsuena bihurtuz.
egin ditut biderketak
aspalditik nituenak
kalkulu ikerketak
egungo krisisarenak
politikari txarrenak
hanka sartze okerrenak
grafiko teoriak
hori galdetzen dutenak
inork ez daki
gure lehenengo muxua
izan zela zehazki
lehertu zuena merkatua
IVA igo zen bat batean
zu ta biok errudunak
IVA igo zuen mundu osoan
gure kimikak kimikak
tik tak tik garestitzen
tik tak burtsa erori zen
poltsikuak hustu ziren
dendatik paseatzen
txanpon baten truke sonatzen
zuri begira
ordaintzen dut faktura
inflazioa zu zara

Kontzertuetarako kontratazioa irekita!
Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu lasai:
kontratazioa@rundown-e.com
Dosier/Informazio gehiago