Single berria
"ZORRO/ZORRA" lanak zorren, ordainketen eta pertsonen arteko tentsio ekonomikoen inguruko istorioa jorratzen du, ikuspegi kritiko eta garaikidearekin. ODIK-ek bere proposamen artistikoa sendotzen jarraitzen du, soinu fresko eta mezu argiarekin.
ODIK euskal eszenako artista berritzaile eta nortasun handikoenetako bat da. 2019an bere ibilbidea hasi zuenetik, soinu propioa eta estetika garaikide, ausart eta bereizgarria eraikitzen joan da, musika eta irudia uztartzen dituen unibertso artistiko bakarra sortuz.
Bere ibilbidean zehar, Arnastu, Tximak, Lotsaz Gainezka eta INFINITUA trilogiako singleekin bere proposamena sendotu du, etengabeko bilakaera artistikoa erakutsiz. Aldi berean, bere letretan eta iruditerian begirada queer argia txertatu du, LGTB borroka, ikusgarritasuna eta askatasuna erdigunean jarriz.
Bere sormen-bidean, Carl Watermark bezalako bidelagun giltzarriak izan ditu, proiektuaren dimentsio bisuala eta artistikoa garatzeko funtsezkoak.
Gaur egun, ODIKek etapa berri bati ekin dio BONJOUR TOUR bere lehen zuzeneko ikuskizun handiarekin, eta horri lotutako BONJOUR albumarekin. Proiektu berri honek publikoari esperientzia bizi, partekatu eta askatzailea eskaintzen dio, ODIKen orain arteko bilakaeraren adierazpenik indartsuena bihurtuz.
Afari bat
40 ta 21
ordaintzean ñiñi ñoño ñiñi aitzaki asko
hortxe zu beti egiten el loko
eman zinen de alta
bihurtuz pirata
ezin eran kubata
erosi zuk lata
itzuli behingoz nire plata
ez zaitez izan hain rata
zorro zorra
zorretan zaudela
a arratoi sutsua
taratata tarata
give me back nire dirua
taratata tarata
hilabete urtebete igaro da
azkenean ñiñi ñoño ñiñi ai zure ordaina
nik orduetan egindako lana
nik ulertzen zaitut
baina marka blanka
erosiarazi didazu
give me back my money

Kontzertuetarako kontratazioa irekita!
Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu lasai:
kontratazioa@rundown-e.com
Dosier/Informazio gehiago