Hala ere, Gozategiren unerik gorena, arrakastari dagokionez, Ainhoa (Elkar, 1996) bigarren diskoarekin heldu zen, eta, zehazki, Nirekin kantuarekin. 1996ko udako kantua izan zen, eta «emoixtaxux muxutxuek...» leloa ahoz aho ibili zen. Jon Maia bertsolariak bizkaieraz idatzitako hitzetan zetzan arrakastaren gakoetako bat. Honela azaldu zuen Asier Gozategik: «Gai berarekin batuaz idatzi zuen hasieran; handik bi egunetara etorri eta 'tori beste hau' esan zigun. Orain elkar ikusten dugunean, hunkituta besarkatu eta magia dela pentsatzen dugu. Gertatu egin da, aproposa ezin zen egin: musika hitzarena da, eta hitza musikarena».
ComprarEmoixtaxux muxutxuek maitie hartuixu guruxun guztixe eroaixu bixotz tristie zure bixotzarekin. Emostazu porrutxue sorgine ahetetxu baten berdine begitxu gorrixen samine sendatuixu nirekin. Oinak hotz gabien, berbak irratixen bero pixka bat gure neuke berbaixu bajutxu, eskue helduixu ez utzi laztanik eiteke. Gero esnatzien lagaixu etzien zure marrubi usaintxue ta ez eixu pentsa ez dela erreza gauza politxek pentsatzie.