Bexamela ta pastela (RMX)

Carl Watermark & Susana

Audio


Video

Bexamela ta pastela (Maixa ta Ixiar)

Maixa ta Ixiar euskal musika taldea da, Maixa Lizarribarrek (ahotsa eta trikitia) eta Ixiar Orejak (ahotsa eta panderoa) osatua. Biek zerikusi nabarmena izan zuten soinu txikia 1990eko hamarkadan berriz gora eraman zuen haize berriarekin. Tapia eta Leturia, Gozategi eta Alaitz eta Maiderrekin batera, trikitia berreskuratu zuten herrietako plazetarako. Geroago, GarbiƱe Sagastizabal (baxua) batu zitzaien. Milatik gora kontzertu egin zituzten 11 urtean, eta hiru disko eta erdi argitaratu zituzten. 1999. urtea amaitzearekin batera egin zuen taldearenak.

Maite dut zuk laztantzea / dantzatzea zure ezpainak xurgatzea / hortzen esmaltea baita ere zure garagar / zaporea ahal denean lepotik / kosk egitea Ai bexamela / eta pastela, ai bexamela... Maite dut zu lotsatzea / dir-dir ikustea nata mihiztea / bustitzea zeruan barrena / hegal egitea eta bapatean / lur jotzea Ai Bexamela... Maite dut oihukatzea / muxu ematea zure malko gorrien / zuritzea emozionatzea / zu ferekatzea eta maite zaitut / esatea Ai Bexamela...

Comprar