Batzuetan korrika alde egin nahiko genuke,
bizitako egoera deseroso batetatik desagertzeko.
Izar artean
Bi urte t'erdi
igaro dira jada;
baina niretzat
egun bakarra izan da...
Ez zaude nire alboan,
ez daukat erantzunik,
ez dakit nola estali zure hutsa.
Beti nire argia izan zara,
nire giltza magikoa,
zeru urdinen sortzailea.
Ez dut inoiz etsiko, laztana,
eta izar artean
ikertu eta gero
elkartuko gara...
Zure atzetik,
milaka eta milaka
bihotz apalen
ezusteko joatea
jasan behar izan nuen,
lau pareten artean,
zuk bidalitako seinalearen zain.