Parekidetasuna arlo guztietan defendatu behar da,
jai giroan ere bai.
Sorginen Larrea
heldu da! kaleko argiak pizteko ordua!
lagunen arteko beste akelarre bat,
alaia ta eroa, eroa!
hamabitan denok plazan elkartu,
edateko zerbait hartu,
jende heldua saihestu,
faborez utzi gu bakean!
gure kasa!
gauak gure izena du...
oihu egin, aske sentitu
gauak sorginen taupadak maite ditu
harrotu da hego haizea
ta begira ilargi betea
sorginen larrea
lainoen azpitik... sasien gainetik...
gabiltza arima sutan, dantzan, sorginen iraultza
alaia ta eroa, eroa!
musika! zoramena nagusi da
esan bolumen altuan
faborez utzi bakean!
festa bukaezin hontan!
gure kasa!
gauak gure izena du...
oihu egin, aske sentitu
gauak sorginen taupadak maite ditu
harrotu da hego haizea
ta begira ilargi betea
sorginen larrea
sorginduta...
larrean...
sorginak...
larrera...
sorginen...
larrea...
larrea...